Hitzaldia: Zoriaren azalpen matematiko batekin hasiko da “Matematikak eguneroko bizitzan” hitzaldi zikloa
- Ekitaldia
Noiz eta non
2018/04/12, 19:30 - 00:00
Kokapena
Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta 4. -48005- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
María Xosé Rodríguez Álvarezen, Basque Center for Applied Mathematics-eko ikerlariaren, zoriaren azalpen matematiko batekin hasiko da “Matematikak eguneroko bizitzan” hitzaldi zikloa. Hala, zikloaren hamabosgarren edizioari ‘El azar en lo cotidiano’ hitzaldiarekin emango zaio hasiera. Ekimen honekin, matematikak eta bere errealitatea gizarteari hurreratu nahi zaio.
Bidebarrietako liburutegian egingo diren beste hiru hitzaldiak hurrengo hauek izango dira.
- Apirilak 19, 19:30: “El milagro del primer dígito”, Jorge Buescu (Universidad de Lisboa)
- Apirilak 26, 19:30: “Superficies de película… de jabón” , Isabel Fernández Delgado (Universidad de Sevilla)
- Maiatzak 3, 19:30: “Matematikak gure osasunaren alde”, Inmaculada Aróstegui Madariaga (UPV/EHU, Basque Center for Applied Mathematics, Bilbo)
Sarrera librea izango da leku kopurua bete arte. Hitzaldiok zuzenean jarraitu ahal izango dira baitaere www.kulturguneatb.net webgunearen bitartez.
Hitzaldi sorta hau Espainiako Matematikaren Errege Sozietateak antolatu du Bilboko Udala, UPV/EHU, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) zentroa eta Radio Euskadiren laguntzarekin.