Zinema: ‘Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa’
- Ekitaldia
Noiz eta non
2022/03/31, 18:00
Kokapena
Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Bertha Gaztelumendi kazetari eta zinemagileak 'Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa' filma aurkeztuko du, Gladys del Estal Ferreñoren historiari buruzkoa, martxoaren 31n, Bizkaia Aretoko Baroja entzunaretoan. Ondoren, Sabino Ormazabal gidoilariak hitzaldia emango du.
Gladys ekintzaile ekologista izan zen, eta, nuklearren aurkako manifestazio batean poliziak tiro egin ondoren, 1979an hil zen Tudelan.
Sinopsia:
1980ko hamarkadaren hasieran, mugimendu antinuklearra hedapen bete-betean zegoen nazioartean. Euskal Herrian, kostaldean eraikitzeko zorian zeuden hiru zentralez gain (Lemoiz, Ea-Ispaster eta Deba), laugarren bat Arguedasen eraikitzea ere aurreikusita zegoen. Horren aurka protesta egiteko, mobilizazioak antolatu ziren Tuteran. Gladys del Estal Ferreño Tuterara joan zen, baina ez zen itzuli. Manifestazio baketsu hartan, guardia zibil baten tiroak hil zuen. Gladysi gertatutakoaren ondorioz egindako dokumental honek, garai hartako euskal gizartearen gehiengoa erakarri zuen mugimendu sozial baten erretratua izan nahi du.
*Filma gaztelaniaz izango da
Sarrera doan.