euskaraespañol

Eguneko irudia

XXIII. Zientzia Astearen inaugurazioa Gasteizen

Noiz eta non

2023/11/09, 11:00

Kokapena

Bibat museoa
Cuchillería Kalea 54. -01001- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Osteguna, azaroak 9, 11:00etan, Museo Bibat (Aiztogile kalea, 54. Gasteiz), Euskal Herriko Unibertsitatearen Zientzia Astea 2023 inauguratuko da Gasteizen eta azaroaren 9tik 12ra bitartean egingo da. 

Parte hartuko dute:

  • Manoli Igartua, Arabako campuseko errektoreordea
  • Amaia Esquisabel, Eusko Jaurlaritzako Ikerketaren zuzendaria
  • Inmaculada Sanchez, Arabako Foru Aldundiko Kultura zuzendaria
  • Sonia Diez de Corcuera, Kultura eta Hezkuntza arloko zinegotzia
  • Arantza Ibañez de Opacua, Vital Fundazioko zuzendaria

Ostegunean ere, 10:00etan, inaugurazioa baino ordu  bat lehenago, Zientzia Asteak ateak irekiko dizkie Arabako ikastetxeei. Bigarren Hezkuntzako eta Batxillergoko ia 500 ikaslek ostegunetik ostiralera egingo dituzte Bibat Museoan jarritako txoko zientifikoetan ibilaldi gidatuak. Bisita horiek oso interesgarri eta zirraragarriak gertatu ahal zaizkie, batez ere zein bide akademiko hartzeko unean daudenean.

Zientzia Astearen eskaintzak, egoitza guztiak kontuan hartuta (Bilbon eta Barakaldon azaroaren 8tik 12ra, Donostian, 9tik 11ra eta Gasteizen 9tik 12ra), 35 txoko zientifikoak eta 40 tailerrak izango ditu bere XXIII. edizioan. Horrez gain, hitzaldiak, erakusketak, kanpo-jarduerak eta Zientzia Club izeneko ikuskizuna (monologo zientifikoak) antolatu dira. Guztira, 200 doako jarduerak eskainiko dira zientzia eta teknologia gazteei, helduei eta haurrei hurbiltzeko.

Egitarau osoa www.zientzia-astea.eus/eu webgunean ikusgai dago.