euskaraespañol

Eguneko irudia

XXIII. Zientzia Astearen inaugurazioa Donostian

Noiz eta non

2023/11/09, 11:00

Kokapena

Patioa - Tabakalera
Andre zigarrogileak plaza 1. -20012- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Osteguna, azaroak 9, 11:00etan, Tabakalerako patioan (Andre Zigarrogileen Plaza, 1. Donostia), Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Astea 2023 inauguratuko da Donostian eta azaroaren 9tik 11ra bitartean egingo da.

Inaugurazio-ekitaldian parte hartuko dute:

  • Eider Mendoza, Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusia
  • Eneko Goia, Donostiako Udaleko alkatea
  • Agustin Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
  • Guillermo Quindos, UPV/EHUko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea

Ostegunean ere, 10:00etan, inaugurazioa baino ordu bat lehenago, Zientzia Asteak ateak irekiko dizkie Gipuzkoako ikastetxeei. Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ia 600 ikaslek ostegunetik ostiralera egingo dituzte Tabakaleran jarritako txoko zientifikoetan ibilaldi gidatuak. Bisita horiek oso interesgarri eta zirraragarriak gertatu ahal zaizkie, batez ere zein bide akademiko hartzeko unean daudenean.

Zientzia Astearen eskaintzak, egoitza guztiak kontuan hartuta (Bilbon eta Barakaldon azaroaren 8tik 12ra, Donostian azaroaren 9tik 11ra eta Gasteizen, 9tik 12ra), 35 txoko zientifikoak eta 40 tailerrak izango ditu bere XXIII. edizioan. Horrez gain, hitzaldiak, erakusketak, kanpo-jarduerak eta Zientzia Club izeneko ikuskizuna (monologo zientifikoak) antolatu dira. Guztira, 200 doako jarduerak eskainiko dira zientzia eta teknologia gazteei, helduei eta haurrei hurbiltzeko.

Egitarau osoa www.zientzia-astea.eus/eu webgunean ikusgai dago