-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Zahartze aktiboari buruzko nazioarteko mintegia
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2018/09/27 Noiz arte: 2018/09/28, 09:30 - 14:30
Kokapena
Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Zahartze Aktiboaren Indizearen inguruko Nazioarteko II. Mintegia Bizkaia Aretoan egingo da eta ikertzaile, politiko eta gizartearen adituak bilduko dira zahartze aktiboaren erronkei buruz hausnartzeko, diziplina anitzeko ikuspuntutik. Mintegi horrek politiko publikoak hobetu nahi ditu adinekoei begiratuta.
Mintegiaren antolatzaileak hauek dira: UNECE (Nazio Batuen Erakundearen Europarako Batzorde Ekonomikoa), Enplegu, Gizarte Politikak eta Inklusio Europako Batzordea, Bizkaiko Foru Aldundia, Oxfordeko Unibertsitateko Biztanleriaren zahartzeari buruzko Institutua (Oxford Institute of Population Ageing) eta Euskal Herriko Unibertsitatea.
Bi egunetan (irailaren 27an eta 28an) adituek Europako zahartzeari aurre egiteko estrategiaz eztabaidatuko dituzte eta, aldi berean, hezkuntzaren, diru-sarreren eta bizilekuaren eragina aztertuko dituzte, besteak beste. Halaber, gizarte- eta unibertsitate- ikertzailek bizitzaldiaren faktoreak zehaztuko dituzte, bizitzaldiaren zahartzea hobetzeko.