euskaraespañol

Jardunaldia

XXIV. Manuel Laborde Sariak emateko ekitaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2024/11/29, 13:00

Kokapena

David Kato Gradu Aretoa - Zuzenbide Fakultatea
Paseo Manuel de Lardizábal 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostiralean, azaroak 29, 13:00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Gradu Aretoan, Donostian, XXIV. Manuel Laborde Werlinden Sariak banatuko zaizkie ideia berritzaileetan oinarrituriko enpresa proiektu onenei. Edizio honetan, bio/osasunaren, materialen zientzia eta teknologiaren, adimen artifizialaren, digitalizazioaren, ingurumenaren eta jasangarritasunaren sektoreetako hamaika proiektu dira sariak jasotzeko hautagaiak.

Honako hauek izango dira ekitaldian:

  • Agustín Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
  • Ane Insausti, Gipuzkoako Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako foru diputatua
  • Aitor Urzelai, SPRI Taldeko zuzendari orokorra
  • Marisa Arriola, Bic Gipuzkoako zuzendari-gerentea

‘Ekimen berritzaile berriak’ saria 7.000 euroko diruarekin sarituko da eta ‘Gradu Amaierako Lanak – Master Amaierako Lanak – Doktorego Tesiak’ sariak 3.000 euro jasoko ditu. Gainera, proposamen berritzaileek eta/edo oinarri teknologikokoek BIC GIPUZKOAk kudeatutako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko SPRIk finantzatutako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte. Laguntza horiek 60.000 eurorainokoak izan daitezke, proiektuen berrikuntza- eta interes-mailaren arabera.