Formazio eta Topaketa Profesionalerako XVIII. Jardunaldia
Noiz eta non
2018/11/30, 09:30 - 00:00
Kokapena
Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Ostiralean, azaroak 30, 9:30etan hasita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko Areto Nagusian, Formazio eta topaketa profesionalerako XVIII. jardunaldia garatuko da,UPV/EHUren Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateak antolatuta. Aurtengo edizio honetarako aukeratu den izenburua ‘Ebaluazioa Gizarte Esku-hartzean’ izango da.
Jardunaldiak gizarte esku-hartzearen ebaluazioan egon daitezkeen hutsune formatiboak betetzea du helburu. Horretarako, gako teorikoak nahiz esperientzia praktikoen bidezko ikasketaren bidez, ebaluazioak ekintza sozialean duen eragina uztartuko da.