euskaraespañol

Eguneko irudia

Jardunaldia Nazionala

XIV. Jardunaldiak: Immigrazioa eta Integrazioa Euskadin: Parte-Hartzearen inguruko hausnarketak eta esperientziak

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2024/10/24

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Ostegunean, urriak 24an, 9.30ean, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan, “XIV. Euskal Herriko Immigrazioari eta Integrazioari buruzko Jardunaldiak” egingo dira. Aurten, parte-hartzeari buruz hausnartu eta eztabaidatuko da, jatorri atzerritarreko biztanleekin zerikusia duten hainbat ikuspegitatik. Jardunaldiak urriaren 24an (osteguna) eta 25an (ostirala) egingo dira.  

Topaketa Ikuspegi – Immigrazioaren Euskal Behatokiak antolatu du, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen, Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren, Biltzen Kultura arteko Integrazio eta Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuaren eta Migraziorako Euskal Itun Sozialaren laguntzarekin. 

Inaugurazio-ekitaldian honako hauek hartuko dute parte: 

  • Nerea Melgosa. Ongizate, Gazteria eta Erronka. Demografikoa-ren sailburua. Eusko Jaurlaritza. 
  • Gorka Moreno. Bizkaiko Campuseko errektoreordea. UPV/EHU. 
  •  Julia Shershneva. Ikuspegiko Zuzendaria. 
  • Javier Pérez. Biltzen zerbitzuaren Zuzendaria. 

Honekin batera jardunaldien egitaraua atxikitze da. 

Sare-sozialetan hurrengo hashtag-a erabil dezakezu: #14IJ 

Informazio gehigarria