euskaraespañol

Eguneko irudia

Jardunaldia

Antonio Beristain irakaslearen omenezko XIV. Biktimologia Topaketa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2024/11/19, 09:15

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Azaroaren 19an, asteartea, 09:15etik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaria Zentroko Auditorioan, Donostian, Antonio Beristain irakaslearen omenezko XIV. Biktimologia Topaketa egingo da, ‘Biktimologia trnslazionala: ezagutzen transferentzia biktimologiaren esparruan’ izenburupean. Jardunaldia Euskal Herriko Unibertsitateko Kriminologiaren Euskal Institutuko Antonio Beristain Katedrak antolatu du, Virginia Mayordomok zuzenduta eta Kriminologiaren Euskal Institutuko zuzendari Gema Varona buru duena. Topaketan zehar, Biktimologiako Euskal Elkartearen ohorezko bazkide berria ere aintzatetsiko da, elkarte horretako lehendakari Javier Gómez Zapiainek egindako izendapena.

Arratsaldean, Kriminologiaren Euskal Institutuaren ikasturte berriari hasiera emateko ekitaldian, Justiziako sailburua izango da buru, eta harekin batera, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuordea, institutuaren jarduerak estuki babesten dituzten erakundeen ordezkari gisa. Ekitaldi horretan, Carlos Fernández de Casadevante irakaslea IVAC/KREIko ohorezko kide izendatuko da, eta ‘Sucedió y hay responsables’ izeneko inaugurazio-lezioa emango du.

XIV. Antonio Beristain Saria

Halaber, topaketan, ‘Antonio Beristain’ Ikerketa Biktimologikoko XIII. saria emango da, Kriminologiaren Euskal Institutuak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak deitua. Aurtengo edizioan saria eman diote Jon Gomez Garmendiari, ‘Materia, memoria, espacio’ izeneko lanagatik.

‘Convergencias’ erakusketa

Topaketan, Auditorioaren barruan, Clair Aldington artista eskoziarraren ‘Convergencias’ erakusketa ere ikusi ahal izango da. Erakusketa hau European Forum for Restorative Justice Awardek aurten jaso duen Indarkeria Politikoko Topaketa Leheneratzaileen Nazioarteko Topaketan oinarritzen da.