euskaraespañol

XIII Azoka Agroekologikoa

Noiz eta non

2024/04/23, 11:00 - 14:00

Kokapena

Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Ekitaldi aretoa - Micaela Portilla Ikergunea
Justo Vélez de Elorriaga 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Asteartean, apirilaren 23an, 11:00etatik 14:00etara, Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campusean, XIII Azoka Agroekologikoa egingo da. Antolatzaileen hitzetan “larrialdi klimatikoa eta bioaniztasunaren galera bezalako arazoei eta haiei dagozkien erabakiei buruz askatasun eta kreatibitate handiagoz pentsatzerik eta, azken batean, ekiterik. Duela urte batzuetatik, eta Bizia Lab Azoka Agroekologikoaren barruan, funtsezkoa iruditzen zaigu herritarrak komunikatzea, informatzea eta sentsibilizatzea planetarekiko errespetu osoan oinarritutako elikaduraren garrantziaz. Ikuspegi horretatik, jardunaldi hau planteatu dugu, honako helburu hauekin: Lehenik, groekologiarekin zerikusia duten gaien inguruan pertsonen parte-hartze aktiboa sustatzea; Bigarrenik, larrialdi klimatikoaren eta biodibertsitatearen galeraren arazoa aztertzea, pentsatzea eta horri buruz jardutea, problematika horren aurkako ekintzarako deia eginez; eta azkenik, herritar gisa eta gizarte ekosozialki jasangarri gisa antolatzeko beste modu batzuen ikuspegi alternatiboa eta esperientziala aurkeztea eta hurbiltzea”.

Postuak (UPV/EHUko Letren Fakultateko klaustroan) eta 2 hitzaldi (Micaela Portilla Ikergunearen ekitaldi aretoan) antolatu dute egun horretarako:

  • Hitzaldia: 'Decrecimiento: Los peligros del catastrofismo y construcción de autonomía para un mundo posible’. 11:15 - 12:15. Adrián Almazan. Madrileko Carlos III Unibertsitateko irakaslea.
  • Hitzaldia: 'Ekonomia ekologikoaren ekarpenak trantsizio eko sozial baterako’ 12:15 - 13:15. Eneko Garmendia. UPV/EHUko irakaslea.

Hartzaileak, oro har, herritarrak izango dira, eta antolatutako bi hitzaldiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira.