Itzulpen eta Interpretazio Ikasketen Iberiar Elkartearen XI. Kongresua
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2024/05/29 Noiz arte: 2024/05/31
Kokapena
Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campusak Itzulpen eta Interpretazio Ikasketen Iberiar Elkartearen (AIETI) XI. Kongresua hartuko du, ‘Indarra: itzulpenaren eta interpretazioaren indarra’ izenburupean.
Teknologia berrien aurrerapen ezin bizkorragoa erronka argia da itzulpengintzarako eta interpretaziorako. AIETIren XI. Biltzar honetan, praktikak eta diziplinak duten indarrari buruzko esperientziak eta gogoetak trukatu nahi dira, itzulpen automatikoaren eta adimen artifizialaren hobekuntzari begira dagoen testuinguru batean.
Itzulpen eta Interpretazio Ikasketen Iberiar Elkartea 2003ko otsailean sortu zen, eta helburuen artean nabarmentzen dira itzulpengintza eta interpretazioaren arloan hausnarketa eta elkartruke zientifikoa sustatzea, itzulpengintza ikasketak zabaltzea eta prestakuntza etengabe hobetzea, ingurune profesionalen itzulpenaren kalitatea ere handituz.
Kongresuari buruzko informazio gehiago: