euskaraespañol

Eguneko irudia

Genero-berdintasuna eta osasun mentala ikasleengan eztabaidagai Medikuntzako ikasleen estatuko XCIII jardunaldietan

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2022/10/19 Noiz arte: 2022/10/22, 15:00

Kokapena

Areto Nagusia M - Bilboko Ingeniaritza Eskola II - M
Rafael Moreno Pitxitxi 2. -48013- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Medikuntzako Ikasleen Estatuko Kontseiluak (CEEM, gazteleraz) Medikuntzako Ikasleen Estatuko XCIII. Jardunaldiak (JEEM gazteleraz) egingo ditu Bilboko Ingeniaritza Eskolan eta Bizkaiko Medikuen Elkargoan (larunbata, arratsaldez), urriaren 19tik 22ra.

Jardunaldiak 100 ikasle baino gehiago bilduko ditu, estatu osoko 47 medikuntza-fakultate ordezkatzen dituztenak. Lau egun horietan, partaideek eztabaidatuko dute CEEMek ikasleen osasun mentalaren eta prestakuntza medikoan genero-berdintasun eraginkorraren aurrean izan behar duen jarrera ofiziala, besteak beste.

Inaugurazio-ekitaldian parte hartuko dute:

- Joseba Pineda. UPV/EHUko Medikuntza Fakultateko dekanoa.

- Jon Ander González Martín. Medikuntza Prebentiboko eta Osasun Publikoko Egoiliarren Elkarteko (ARES, gazteleraz) koordinatzailea.

- Luciana Nechifor. Medikuntzako Ikasleen Estatuko Kontseiluko presidentea.

- Irene Espinosa eta Daniel González. UPV/EHUko Medikuntza Fakultateko ikasleen eta Medikuntza Ikasleen Estatuko XCIII Jardunaldien Batzorde antolatzaileko presidentekideak.

Medikuntzako ikasleen ordezkaritza

Medikuntzako Ikasleen Estatuko Kontseilua (CEEM) Espainiako Fakultateetako Medikuntzako ikasleen ordezkarien taldea da.

Topaketa horietan medikuntzako ikasleak ordezkatzeko, fakultate bakoitzak estatuko jardunaldi horietara joaten diren kide batzuk bidaltzen ditu. Jardunaldi horiek sei hilean behin egiten dira Espainiako lurraldeko medikuntza-fakultateetako batean.

Informazio gehigarria