-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Ikuspegiren X. Jardunaldiak: inmigrazio eta integrazio Euskadin
- Ekitaldia
Noiz eta non
2020/10/19, 09:30
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Astelehenean, urriaren 19an, 9:30ean, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan (baita modu birtualean ere), “X. Jardunaldiak: inmigrazio eta integrazio Euskadin” hasiko dira. Oraingo honetan, “Aniztasuna eta diskriminazio anizkoitza: hurbilketa intersekzionala” dute izenburua.
Hitzaldien eta mahai-inguruen bitartez, adituek diskriminazioaren arazoa hainbat esparru sozial eta zientifikotatik aztertuko dute.
Jardunaldi horiek Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu dituzte, eta zuzendaritza teknikoaz Inmigrazioaren Euskal Behatokia (Ikuspegi) eta Gizartaratzea eta Kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzua (Biltzen) arduratu dira.
Jardunaldietan parte hartzeko lekua beteta badago ere, modu birtualean jarraitu daitezke esteka honen bitartez: https://labur.eus/x23le
Jardunaldiak sare sozialen bidez jarraitzeko hashtag hau erabili behar da: #10IJ