euskaraespañol

“World Coffe” batek aztertzen du hezkuntza gizarte inklusiboagoa lortzeko tresna gisa

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2023/04/21

Irudia
Tailerrean ehun Ikasle inguruk parte hartu du | Argazkia: Fernando Casabella

Bilboko Hezkuntza Fakultateko gimnasioak topaketa bat egin du, gizarte inklusiboagoa lortzeko diziplina arteko hezkuntzari buruz. “Hezkuntza eta gizarte integratzaileagoa lortzeko bidean aurrera egitea, unibertsitateko ikasleen diziplinarteko prestakuntzatik abiatuta” izenburupean, UPV/EHUko Psikologia, Hezkuntza eta Gizarte Hezkuntza graduetako ehun ikasle eta irakasle inguru aritu dira eztabaidan ostegunean, apirilak 20, hainbat jakintza-diziplinatan.

Besteak beste, profesional gonbidatu gisa parte hartu dute: Aintzane Egaña, Eleizalde Ikastolako Pedagogo Terapeutikoa (Bermeo); Jabier Gonzalez, Berritzeguneko teknologien aholkularia (Leioa); Iñaki García Maza, ERAIN Taldeko psikologoa eta koordinatzailea; eta Arantza Remiro, gizarte-hezitzailea eta Hirugarren Sektoreko Behatokiko kidea, EDE fundazioa.