euskaraespañol

Eguneko irudia

Web-mintegia: ‘Marka digitalaren babesa Interneten’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/11/11, 09:30

Kokapena

Online

Deskribapena

Ostiralean, azaroak 11, Josu Waliño PuntuEUS Fundazioko zuzendari nagusiak 'Marka digitalaren babesa Interneten’ izeneko web-mintegia eskainiko du. 2022-2023 ikasturtean unibertsitate-komunitate osoari zuzendutako lehen web mintegia da.

Hauek PuntuEUS Fundazioaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen artean ezarritako lankidetza-esparruaren barruan kokatzen dira, eta bertan gaurkotasun handiko gaiak jorratuko dira.

‘Marka digitalaren babesa Interneten’

  • Laburpena: marken babesa zuzenbide digitalera ere hedatzen da, nortasuna usurpatzea edo online marka komertzialen erabilera desegokia kontuan hartuta. Zein dira marka digitala Interneten babesteko kontuan hartzeko gakoak?
  • Nori zuzenduta dagoen: UPV/EHUko ikasleei bereziki zuzendua (unibertsitateko kolektibo guztiei ere irekia).
  • Iraupena: 60 minutu; 45 minutuko azalpena eta 15 minutuko galdera irekiak.
  • Saioen ordutegia:
    • Euskara: 9:30etatik 10:30etara.
    • Gaztelania: 11:00etatik 12:00etara.
  • Sarbidea: eGelaPI plataformaren hurrengo gela birtualean auto-erregistroa eginez: https://egelapi.ehu.eus/course/view.php?id=2114
  • Akreditazioa: dagokion ziurtagiria emango zaie interesdunei, ezagutzak eskuratu dituztela egiaztatzen duen test motako proba bat gainditu ondoren.