euskaraespañol

Parlamentarien bisita Gasteizko Ingeniaritza Eskolara

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2023/12/13

Irudia

NON: Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola. NOIZ: 2023ko abenduaren 13an. NORK: Nuria González. UPV/EHU.

 

Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeko kideek Gasteizko Ingeniaritza Eskola bisitatu dute. Hain zuzen ere, Gorka Álvarez, Ibai Iriarte, María Jesús San José eta Zelai Nikolas Euskal Herriko Unibertsitateko ikastegira hurbildu dira, harrera egin dietelarik Manoli Igartua Arabako Campuseko errektoreordeak, Zuriñe Gómez de Balugera Eskolako zuzendariak eta Miren Artaraz Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak.

Bileran eta ondoren instalazioetara egindako bisitan, Gasteizko Ingeniaritza Eskolako kideak ere izan dira: Loli Encinas, José Miguel Gil-García, Amaia Mesanza, Estíbaliz Apiñaniz, Xabier Basogain eta Ruper Delgado.

 

Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus