euskaraespañol

VIII. Biktimologia Antonio Beristain Topaketak

Noiz eta non

2018/11/22, 09:30 - 00:00

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Donostian, VIII. Biktimologia Topaketak egingo dira, Antonio Beristain irakaslearen omenez. UPV/EHUko Kriminologiaren Euskal Institutuaren ‘Antonio Beristain’ katedrak antolatzen du jardunaldia, eta izenburu hau izango du: ‘Acompañamientos comprometidos. Retos de la Victimología’. Sarrera irekia da eserleku guztiak bete arte.

Jardunaldi honen helburua Beristain irakaslearen biktimologia eta kriminologia ondarea ezagutaraztea eta zabaltzea da. Hala, zortzigarren edizio honen eztabaidagaia honako hau izango da: “Konpainia kontzeptu konplexua, biktimekin lan egiten duten disziplina eta eragileentzako erronka biktimologiko gisa. 2012/29/UE Zuzentarauan eta Biktimaren Estatutuan berrikuntza gisa jasotako konpainia pertsonalerako eskubidearen berariazko helburua ‘biktimizazio sekundarioa saihestea eta babesa bermatzea da’; oraingoan, ordea, harago joan nahi da, konpainia sozial eta profesionalen testuinguruetan sakontzeko”.

Antonio Beristain VIII. Saria

Jardunaldian, Kriminologiaren Euskal Institutuak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak antolatutako ‘Antonio Beristain’ Biktimologiako Ikerketaren VIII. Saria banatuko da. Aurten, banatuko zaio saria:

  • Rey Juan Carlos Unibertsitateko Kriminologia Graduko ikasle Adriana García Gonzálezi, ‘La próxima generación del Estado Islámico: la victimización de niñas y niños utilizados por una organización terrorista’ izeneko lanagatik.

Topaketaren egitaraua