euskaraespañol

Eguneko irudia

Aire Berri VII. jardunaldia: Tabakoa edo osasuna, erronka komunitarioa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/11/30, 09:00

Kokapena

Ekitaldi Aretoa - Farmazia Fakultatea
Paseo de la Universidad 7. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

‘Tabakoa edo osasuna, erronka komunitarioa’ lelopean 2023ko azaroaren 30ean izango da Aire Berri VII. jardunaldia Euskal Herriko Unibertsitatearen Farmazia Fakultatean, Aire Berri elkartea eta Farmazia eta Elikagaien Zientziak Saileko irakasleek osatzen duten Praktika Farmazeutikoko ikertaldea antolatzaile izanik.

Aire Berri Euskadin eta Nafarroan tabakismoaren prebentzioan lan egiten duen elkarte zientifikoa da. Bere jarduera tabakismoaren prebentzioan eta tratamenduan oinarritzen da, Espainian COVID-19aren pandemiak baino heriotza gehiago eragin dituen tabako-pandemiaren gaineko kontrol komunitarioko neurriak sustatuz. Tabakoaren kontsumoaren ondorioz hil diren 150.000 pertsonak baino gehiagok gainditu dituzte COVID-19aren 120.000 heriotzak 3 urteetan.

Irekiera ekitaldian egongo dira Juana Umaran Sánchez, Aireberriko presidentea; Mirari Ayerbe Díaz, UPV/EHUren Farmazia Fakultateko dekanoa eta Itziar Larizgoitia Jauregui, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaria.

Badago modalitate presentzialean edo birtualean bertaratzeko aukera.

Informazioa gehiago lortu eta izen-emateak egiteko esteka: https://aireberri.org/index.php/viijornada​​​​​​​