Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa ezohiko deialdian matrikulatu zirenen % 82,7k gainditu du
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2022/07/14
Lehenengo datuen arabera, Euskal Herriko Unibertsitatean uztailaren 6tik 8ra Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko (USE) ezohiko deialdiko Sarbide fasera matrikulatu ziren 1.208 ikasletatik 999k gainditu du, hau da, % 82,99k. Sarbide fasearen batezbesteko nota 5,28koa izan da.
USEk bi fase dituzte: sarbide fasea, unibertsitateko gradu ofizialak ikasi ahal izateko gainditu behar dena, eta onarpen fasea, borondatezkoa, sarbidea fasearen lortutako kalifikazioa hobetzeko balio duena.
Ohiko deialdian, ekainaren 8tik 10era egin zena, 12.107 ikasle aurkeztu ziren sarbide fasera, eta 11.819k gainditu. Beraz, % 97,62k aprobatu zuen, eta batezbesteko nota 6,98koa izan zen
Datuak behin-behinekoak dira, berrikusketaren ebazpenaren aurretikoak. Izan ere, berrikusketa eskatzeko epea irekita dago gaurtik, uztailak 14, uztailaren 18ra arte, eta behinbetiko emaitzak uztailaren 23an argitaratuko dira.
Jarraian, datuak batzen dituen taula dago:
USEKO SARBIDE FASEAREN EMAITZAK
Batxilergoko Ikasleak
2022ko ezohiko deialdia
MATRIKULATUAK 1.208 |
GAINDITUAK 999 |
PORTZENTAJEA %82,70 |
|
ARABA |
156
|
136 | %87,18 |
BIZKAIA |
558
|
431
|
%77,24 |
GIPUZKOA |
483
|
428
|
%88,61 |
CAMPUS gabe* | 11 | 4 | %36,36 |
EUSKARA |
867
|
733
|
%84,54 |
GAZTELERAZ |
341
|
266 | %78,01 |
GIZONAK |
629
|
519 | %82,51 |
EMAKUMEAK |
579
|
480
|
%82,90 |
*Campus gabe: Ikasle batzuei arrazoi ezberdinengatik (Batxilergoa aspaldi bukatu zuten, dagoeneko unibertsitateko ikasleak dira…) ez zaie campus bat automatikoki esleitzen.