euskaraespañol

Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egin zutenen % 98,07k gainditu du

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2023/06/15

Irudia

Lehenengo datuen arabera, Euskal Herriko Unibertsitatean, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko (USE) sarbide fasera aurkeztu diren Batxilergoko 12.049 ikasleetatik 11.817k gainditu dute, hortaz, ikasleen % 98,07k gainditu du. Iazko USEn gainditutakoen portzentajea % 97,62 izan zen.

USEk bi fase ditu: sarbide fasea, unibertsitateko gradu ofizialak ikasi ahal izateko Batxilergoko ikasleek gainditu behar dutena, eta onarpen fasea, borondatezkoa, sarbide fasean lortutako kalifikazioa hobetzeko balio duena. Batxilergoko ikasleez gain, Goi Mailako Heziketa Zikloetako 815 ikaslek izena eman zuten onarpen faseko irakasgai desberdinak egiteko.

Beheko taulan ohiko deialdiko USEren onarpen faseko emaitzen datu nagusiak biltzen dira:

USEKO SARBIDE FASEAREN EMAITZAK - Batxilergoko Ikasleak, 2022ko ohiko deialdia
 

AURKEZTUAK

12.049

GAINDITUAK

11.817

PORTZENTAJEA

% 98,07 
CAMPUSA ARABA 1.697 1.674 98,64
BIZKAIA 5.935 5.804 97,79
GIPUZKOA 4.372 4.317 98,74
CAMPUS gabe* 45 22 48,89
HIZKUNTZA EUSKARAZ 9.227 9.109 98,72
GAZTELERAZ 2.822 2.708 95,96
SEXUA GIZONEZKOAK 5.195 5.093 98,04
EMAKUMEZKOAK 6.854 6.724 98,10

*Campus gabe: Ikasle batzuei arrazoi ezberdinengatik (Batxilergoa aspaldi bukatu zuten, dagoeneko unibertsitateko ikasleak dira…) ez zaie campus bat automatikoki esleitzen.

Datuak behin-behinekoak dira, berrikusketaren ebazpenaren aurretikoak.

Notak eta hurrengo deialdiak

Ikasleek kalifikazioak kontsultatu ahal izan dituzte gaur, hilaren 15ean, SARBIDEA aplikazioaren bitartez. Edonola ere aurten, lehenbiziko aldiz ikasleek mezu elektroniko informatibo bat jaso dute, non, notez gain, USEri dagozkion gainontzeko izapideen berri eman zaien. Lehen orduan, bidalitako mezu batzuetan akats informatiko bat izan dela jabetu da unibertsitatea, Horrela, kaltetutako pertsonei mezu berri bat igorri zaie, haien notak SARBIDEA aplikazioan egiaztatzeko eskatuz. Izan ere, emaitza ofizialak ikusgai izan dira goizeko 9:00etatik aplikazio horretan.

USEren izapideei dagokienez, berrikusketa eskatu ahal da ekainaren 16tik 20ra bitartean. Behin betiko emaitzak ekainaren 27an argitaratuko dira. Azkenik, azterketak ikusteko eskaera ekainaren 28 eta 29an egin ahal izango da.

Bestalde, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren ezohiko deialdia uztailaren 5, 6 eta 7an izango da. Aurkeztu nahi dutenek matrikula egin behar izango dute ekainaren 22tik 27ra arte.

USEri buruzko informazio guztia orri honetan kontsultatu ahal da: https://www.ehu.eus/eu/web/unibertsitaterako-sarbidea/use-2023