Urteurren ospakizuna: Elkano, 200 urte gestioan hezten
- Ekitaldia
Noiz eta non
2018/11/20, 18:00 - 00:00
Kokapena
Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateak Elkanoren 200. urteurrena ospatuko du bihar. Hitzaldi nagusia Athletic Clubeko presidente Josu Urrutiak emango du
Ekitaldian izango dira:
- Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea
- Jon Barrutia, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa
- Pedro Gómez, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Dekanorde Koordinatzailea
- Unai Rementeria, Bizkaiko ahaldun nagusia
- Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea.
- Cristina Uriarte, Eusko jaurlaritzako Hezkuntza sailburua
- Josu Urrutia, Athletic Clubeko presidentea
Bilboko merkataritza eskola, gaur egun UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatea, duela 200 urte sortu zen. Eskola hori, munduko lehenetarikoa eta estatuko lehena izan zen merkataritza ikasketak eskaintzen. 1818ko uztailaren 9an Errege Probisioa argitaratu zen Bilbon merkataritza diziplinak emateko eskola bat sortzeko.
Eskolaren lehen etapa Kontsulatuak Udaletxearen goiko solairuetan zituen geletan hasi zen. Gero Elkano kalera igaro zen eta urte askotan Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola izan zen, zein gaur egun UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatea den.