2022. urteko kontuak onartu dira
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2023/06/05
Euskal Herriko Unibertsitateak gaur, ekainaren 5ean, Carlos Santamaría Zentroan, Donostian, egin duen Gobernu Kontseiluan 2022. urteko kontuak onartu ditu.
Gastuen aurrekontuan, betebehar onartuak 479,2 milioi euro izan ziren (2021ean 454,4 M€). Sarreren aurrekontuari dagokionez, betebehar onartuak 508,3 M€ izan ziren (489,8 M€ 2021ean). Azkenik, diruzaintzako gerakina 80.000 eurokoa zen 2022ko abenduaren 31n (2021ean, berriz, 12.000 eurokoa).
Errektoreak azpimarratu du 2022ko diru sarrerak nabarmen igo direla aurreko ekitaldiarekin alderatuta: “Unibertsitateak zenbaki positiboekin itxi du berriro ekitaldia, eta hori egitea lortu du energia kostuak nabarmen igo diren testuinguru batean. Aurreztea posible izan da ikastegien, sailen eta zerbitzuen ahaleginari esker, arduraz jokatu baitute gastua gauzatzean, bai eta anergia aurrezteko neurrien aurrean unibertsitateko kideek erakutsi duten jarrera ulerkorrari esker. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiet unibertsitateko kide guztiei erakundearekiko konpromisoagatik eta emaitza hori lortu ahal izateko egin duten lanagatik”.