euskaraespañol

Eguneko irudia

Urari buruzko estatuko eta nazioarteko laugarren konferentzia egin da Bilboko Ingenieritza Eskolan

Topaketa Young Water Professionals (YWP) Spain-ek antolatu du, UPV/EHUko “BBUP” Uraren Gelaren laguntzarekin

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2024/10/30

250 gazte baino gehiago bildu dira Bilbon | Argazkia: UPV/EHU

Uraren inguruan lan egiten duten 250 gazte baino gehiago bildu dira Bilboko Ingeniaritza Eskolan “4th IWA-YWP Spain National Conference” ekitaldiaren barruan. Topaketa urriaren 29tik 31ra izan da, eta UPV/EHUko “BBUP” Uraren Gelak antolatu du, Young Water Professionals Spanish Chapter-en (YWP-Spain) eta Bilbao Water Association-en (IWA Espainiako Uraren Partzuergoa) ordezkari gisa. 24-25 ikasturteko “BBUP” Uraren Gelako 10 ikasle YWP-Bilbaotarren laguntzaile aktibo gisa aritu dira.

“BBUP” Uraren Gelako zuzendari teknikoak, Igor Peñalvak, konferentzian parte hartu du, “legez kanpoko putzuen arazoari heltzeko beharrari buruzko” mahai-inguruan parte hartuz eta baita “Metatutako ura, Jatorria? Erabilerak?” izeneko tailerrean kozuzendaritza eginez ere, David Cuesta YWP-Bilbao-ko kidearekin batera.

“BBUP” Uraren Gelako zuzendari teknikoak, Natalia Alegriak, keynote speaker gisa, “Uraren gatzgabetze eta berrerabiltze azterketak Bilboko Ingeniaritza Eskolan” izeneko ponentzia aurkeztu du.

Aipatzekoa da, gainera, Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendariak, Charles Pintok, aktiboki parte hartu duela konferentzian eta baita amaierako mahaiko kide bezala ere.