euskaraespañol

Eguneko irudia

UPV/EHUren Campus arteko Txapelketa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2024/02/15 Noiz arte: 2024/02/21

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Otsailaren 15ean eta 21ean hartuko ditu Arabako Campusak Euskal Herriko Unibertsitatearen campus arteko kirol txapelketak. Bi kirol jardunaldion artean 600 ikasle inguruk parte hartzea espero da, UPV/EHUren hiru Campusetan jokatu den udazken-neguko txapelketako txapeldunak.

Txapelketa jokatu ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitate Txapelketan UPV/EHU ordezkatuko duten kirol modalitate bakoitzeko taldeak eratuko dira.Euskal Herriko Unibertsitateak Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko taldeen aurka jokatuko du. Txapelketa martxoaren 5ean egingo da.