euskaraespañol

Eguneko irudia

UPV/EHUk 70 ikerketa proiektutik gora ditu martxan adinekoen zahartze aktibo eta osasuntsuaren arloan

Ostegunean adinekoen nazioarteko eguna ospatuko da

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2020/09/30

Ageing On ikerketa taldeak adinekoen egoitza batean egindako ariketa batzuk. Argazkia: Nuria González. UPV/EHU

Euskal Herriko Unibertsitateak 70 ikerketa proiektu baino gehiago landu ditu azken bost urteotan adinekoen eta haien zahartze aktibo eta osasuntsuaren arloan. Eta hori guztia, hain zuzen ere, UPV/EHUk "Zahartze Aktiborako Euskal Estrategia 2015-2020" planean parte hartzearen fruitu da, unibertsitate publikoko zazpi ikerketa talde aritu baitira planean lanean.

Ikerketaren arloko errektoreordeak, José Luis Martín jaunak, azaldu duenez, “horixe da UPV/EHUk Osasunerako Mundu Erakundeak zahartze osasungarri eta aktiboaren alde egindako proposamenekin hartutako konpromisoaren emaitza, Euskadin Eusko Jaurlaritzak koordinatua”.

Bost urte hauetan, UPV/EHUko 80 ikertzailek baino gehiagok egin dute lan hainbat ikerketa lorrotan, eta horien ondorio izan dira, 70 ikerketa proiektu horiez gain, nazioarteko ospe handiko aldizkarietan argitaratu diren 150 artikulu zientifiko, adineko pertsonen egunerokotasuna hobetuko duten patenteak, produktuak eta errehabilitazio teknikak.

Martinek azpimarratu du diziplina askotako taldeak ari direla lanean ikerketa arloetan.  Ildo horretan, “askotariko profil zientifikoak" azpimarratu ditu, hala nola, “osasuna, jarduera eta kirola, ingeniaritza, matematika, ekonomia eta enpresa, soziologia eta informatika” eta, era berean, adieraz du “arlo horietatik guztietatik herritarrei gero eta gehiago interesatzen zaien eta gero eta sektore zabalagoari eragiten dion gai bati heldu diotela”. 

Erakundeen arteko lankidetza

UPV/EHUko ikerketa talde horiek lan ildo oso desberdinak lantzen dituzte beren proiektuetan; hala ere, nabarmentzekoak dira osasunaren arloko ikerketak, hala nola, ardatz dutenak gaixotasun neurologikoak, hobekuntza kognitiboa edo gaitasun motorraren eta egoera psikologikoen prebentzio eta mantentzea; bestalde, arazoak zientzia teknologikoaren ikuspegitik lantzen dituzten lanak daude, eta talde horiek pertsona nagusien edo beste batzuen bizitza errazten duten produktuak garatzen dituzte Big Data oinarri hartuta biztanleriaren bilakaerari eta zahartze aktiboari buruzko proiekzioak eginez.

Gehienak Eusko Jaurlaritzaren kalifikazio goreneko talde finkatuen artean daude, eta haien proposamen zientifikoak naziokoak zein nazioartekoak dira. Horietako asko, bestalde, Estatuko eta nazioarteko hainbat unibertsitaterekin eta zientziaren arloko enpresa eta erakunderekin aritzen dira lankidetzan, eta lankide dituzte, besteak beste, Tecnalia, BERC Achucarro Basque Center for Neuroscience, Gerontology Research Center, Carlos III.a Osasun Institutua,  Biocruces Bizkaia OII, Biodonostia OII eta Osakidetza.

Hauek dira ikerketa taldeak:

Ikerketa taldea: Ageing on
UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Fisiologia Saila
Ikerketa lerroa: jarduera fisikoa eta errehabilitazioa zahartzaroan.
Informazio gehiago hemen:
https://www.ehu.eus/es/web/ageingon/home
 

Ikerketa taldea: Kontrol adimentsua (KAIT), Sistemen Ingeniaritza eta Automatika Sailekoa
Ikerketa lerroa: gaixotasun neurologikoen sekuela eta sintoma sentsorial eta motorrak ebaluatzeko eta tratatzeko tresnen garapena
Informazio gehiago hemen:
https://www.ehu.eus/es/web/gici/presentacion
 

Ikerketa taldea: Molecular Basis of Cognitive Function
Ikerketa lerroa: zahartzea eta gaixotasun neurodegeneratiboak, plastikotasun sinaptikoa eta hobekuntza kognitiboa.
Informazio gehiago hemen:
https://biofisika.org/research-lines/the-molecular-basis-of-cognitive-function/
 

Ikerketa taldea: Ultrastructural and functional neuroanatomy of the synapse, Neurozientziak Sailekoa
Ikerketa lerroa: garun zahartua, mikrologia.
Informazio gehiago hemen:
https://www.achucarro.org/en/research/group/laboratory-of-ultrastructural-and-functional-neuroanatomy-of-the-synapse
 

Ikerketa taldea: Neurobiologia; UPV/EHUko Neurozientziak Saila eta Achúcarro Institutua
Ikerketa lerroa: proteinak eta horiek garunean ezartzeko prozesua.
Informazio gehiago hemen:
https://www.achucarro.org/es/research/group/laboratory-of-neurobiology
 

Ikerketa taldea: Kognizioa eta Gaixotasun Neurodegeneratiboak  
Ikerketa lerroa: dementzia eta gaixotasun neurodegeneratiboak  
Informazio gehiago hemen:
http://www.biodonostia.org/areas_investigacion/neurociencias/enf-neuromusculares/
 

Ikerketa taldea: Osasunaren Gizarte Baldintzatzaile eta Aldaketa Demografikoa (OPIK)
Ikerketa lerroa: zahartze aktiboaren indize baten eraikuntza.
Informazio gehiago hemen:
https://www.ehu.eus/es/web/opik/home

Lantalde mistoa: BIG DATArekin lotutako gaiei buruzko datuen analisi masiboa egiteko gaitasun handia

UPV/EHUko Matematika Saileko, Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko eta Informatika Fakultateko kideak ari dira lanean talde honetan.

Informazio gehiago hemen:

Informatika:
http://www.sc.ehu.es/ccwbayes/