euskaraespañol

Eguneko irudia

UPV/EHU-SEA ETEentzako berrikuntza Unibertsitate-Enpresa gelaren aurkezpena

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/07/05, 09:30 - 11:00

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Asteazkenean, uztailaren 5ean, 09:30etatik 11:00etara, Gasteizko Mercedes BENZren fabrikan, ETEetarako Berrikuntzari buruzko Unibertsitatea-Enpresa Ikasgelaren aurkezpena egingo da, UPV/EHUren eta SEAren arteko lankidetza hitzarmen bati esker sortu berria. Arabako enpresei berrikuntzarako sarbidea erraztea du helburu, unibertsitatea eta bertako ikertaldeak bidelagun direla.

Enpresa-elkarte gisa, SEA enpresa txiki eta ertainen eta unibertsitatearen arteko lotura izango da, eta bitartekaritza-lan garrantzitsua egingo du eta berrikuntza-gelak eskaintzen dituen lankidetza-aukerak zabalduko ditu. Euskal Herriko Unibertsitateak enpresen esku jartzen du 100 ikerketa-talde baino gehiagorekin lankidetzan aritzeko aukera, ikerketa zientifikoko edo garapen teknologikoko proiektuak egiteko, gradu/master amaierako lanak eta doktorego-tesiak egiteko, edo SEAko kide diren enpresen intereseko esparruetan prestakuntza espezifikoak kontratatzeko aukera.

Gela aurkezteko jardunaldia online jarraitu ahal izango da esteka honen bidez.

Programa

09:30 Ongietorria. Javier Gómez – Mercedes Benz.

09:35 UPV/EHU-SEA ETEentzako berrikuntza Unibertsitate-Enpresa gelaren aurkezpena. Nagore Tellado, UPV/EHUko Berrikuntza eta Transferentziako zuzendaria.

10:00 Unibertsitatearen eta enpresaren arteko lankidetza-kasu praktikoa: Autoerreferentziazko algoritmoak garatzea, elkarlaneko robot mugikor baterako ikuspegian oinarrituta. Mercedes Benz, VGIErekin lankidetzan. Ekaitz Zulueta, VGIEko irakaslea.

10:30 Galderen txanda.

11:00 Itxiera. Yoana Arambalza, SEAko Enplegu, Prestakuntza eta Talentu Arloko zuzendaria, eta Amaia Calleja, UPV/EHU-SEA ETEentzako berrikuntza Unibertsitate-Enpresa gelaren zuzendaria.