UPV/EHUren Plentziako Itsas Estazioa itsasoko baliabide biologikoen ustiaketarako Europako Ikerketa Azpiegitura handienaren parte da
- Ekitaldia
Noiz eta non
2018/04/19, 11:00 - 00:00
Kokapena
Elhuyar gela - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
European Marine Biological Resource Centre (EMBRC-ERIC), Europako ikerketa azpiegitura handia, errealitatea da dagoeneko, eta egitura hori osotuko duten Europako bederatzi herrialdetako 24 ikerketa zentroetako bat da UPV/EHUren Plentziako Itsas Estazioa.
Azpiegitura erraldoi horrek balio handiko informazioaz eta baliabidez hornituko ditu nazioarteko zientzialariak, bai itsas ekosistemen arloan, bai bioteknologia urdinen esparruan ikerlanak garatzeko, baita osasun, elikadura eta ingurugiroaren arloan irtenbide jasangarriak lortzeko ere.
Prentsaurrekoan izango dira:
- Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektorea
- Manu Soto, PiE-UPV/EHUko zuzendariordea.
- Ibon Cancio, PiE-UPV/EHUk Europa mailako azpiegitura horrekin bat egiteko arduraduna