euskaraespañol

Eguneko irudia

UPV/EHUk ongietorria emango die 2023-2024 ikasturteko ikasleei

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/09/18, 10:00

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitatea 2023-2024 ikasturteko ikasleari ongietorria egiteko ekitaldiak egiten ari da egunotan. Hiru Ongietorri Jardunaldietan, campus bakoitzean bana, unibertsitatea eta eskolatik irtetean parte har dezaketen elkarlan, kultura edo kirol-jarduerak ezagutu ahal izango dituzte, jai giroan.

Ekitaldiak lehen lauhilekoa Arabako Campusean egingo duten nazioarteko ikasleei harrera egiteko ere balioko du.

ARABAKO CAMPUSA

Astelehena, irailak 18, Arabako Campusean  (Farmazia Fakultatearen atzeko plazan)

Egitaraua

10:00etatik 14:00etara: UPV/EHUko ikasle-elkarteen mahaiak, ikasle-kontseilua, kultura, kirola eta nazioarteko harremanak.

11:00etatik 12:30era: Nazioarteko Harremanetarako Bulegoak NAZIOARTEKO IKASLEEI ongietorria egiteko ekitaldia (Letren Fakultateko Areto Nagusian).

Parte hartuko dute:

  • Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordea: Junkal Gutiérrez.
  • Arabako Campuseko errektoreordea: Manoli Igartua.
  • Gasteizko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Zuzendaria: Zuriñe Elordi

12:30: Kalejira René Cassin plazan, ibilketa nordikoa campusean zehar, talo tailerra eta txosna.