euskaraespañol

UPV/EHUk eta Pilota Federazioak hitzarmena berritu dute

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2024/06/07

Irudia
Ezkerretik eskuinera, Iker Gereta, Julen del Rio, Leire Garai eta Víctor Amado. | Argazkia: AEPF

Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campusak eta Arabako Euskal Pilota Federazioak lankidetza hitzarmena berritu dute, ikasleen artean pilota garatzea eta sustatzea helburu duena, batez ere esku huskako emakumezkoen pilotari dagokionez.

Lankidetza horren emaitza izan da Emakumeen Euskal Pilota Eskola sortu izana, non parte hartu baitute esperientzia ezberdin eta askotarikoa duten ikasle taldeek, azken urteetan hainbat jarduera egin dituztelarik.

Gainera, hitzarmenari esker, bi erakundeek lankide jardun dute Zabalki txapelketa edo unibertsitate txapelketa antolatzen, ikastaroak eskaintzen, kirol materiala kontrolatzen eta euskal pilotak Arabako campusean presentzia izan dezan.