UPV/EHUko Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreordeak, Idoia Fernándezek, eta Emakundearen zuzendariak, Izaskun Landaidak, lankidetza hitzarmen bat sinatu dute unibertsitatean berdintasunaren aldeko politikak era bateratuan sustatu eta formazio-ekintzak bultzatzeko. Sinadura uztailaren 2an izan da, Bizkaia Aretoan.
UPV/EHUk eta Emakundek berdintasunaren aldeko politikak bultzatuko dituzte
Erakunde biek hitzarmen bat sinatu dute era bateratuan formazio-ekintzak ere sustatzeko unibertsitatean
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2018/07/03
Hitzarmen horren bidez, bi erakundeek, horien arteko harremanak sendotzeaz gain, lan-ildo hauek jorratzeko konpromisoa hartu dute:
- berdintasunaren arloan prestakuntza ekintzak elkarrekin gauzatzea
- genero-indarkerien inguruko sentsibilizazioaren eta prebentzioaren arloan elkarlanean aritzea
- emakumeak diziplina akademiko maskulinizatuetan sartzera bultzatzea
- UPV/EHUren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Planaren kudeaketa-diagnostikoa elkarlanean egitea, berdintasunaren alde politikoa publikoak norabide berean zuzentzeko berdintasunaren alde.