-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
UPV/EHUk aurkeztuko ditu Mars 2020 misioko bere ikerketen emaitzak eta etorkizuneko erronkak
Noiz eta non
2023/03/01, 10:00
Ordutegia
Asteazkena
Kokapena
Chillida erakusketa-aretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
2020ko otsailaren 18an iritsi zen Martera NASA Espazio Agentziaren Mars 2020 Misioa. Orain, marteratu zenetik bi urte bete direnean, Euskal Herriko Unibertsitateak 'UPV/EHU Mars 2020 misioan' ekitaldia egingo du. Ekitaldi horretan, euskal unibertsitate publikoak, Zientzia Planetarioen Taldea eta IBeA (Ikerkuntza eta Berrikuntza Analitikoa) taldeen bitartez, misio horretan lortu dituen emaitzak eta espazioan garatzen dituen ikerketen etorkizuneko erronkak aurkeztuko ditu.
Ekitaldiaren egitaraua honako hau da:
- Juan Manuel Madariaga UPV/EHUko Ikerkuntza eta Berrikuntza Analitikoko IBeA taldearen zuzendari jaunaren hitzak.
- Agustín Sánchez-Lavega UPV/EHUko Zientzia Planetarioen Taldearen zuzendari jaunaren hitzak.
- Eva Ferreira errektore andrearen mintzaldia.
- Iñigo Urkullu lehendakari jaunaren mintzaldia.