euskaraespañol

Eguneko irudia

UPV/EHUko Unibertsitate Orientaziorako azoka, Gipuzkoan

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2024/01/27

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Larunbatean, urtarrilak 27, 9:00etatik 14:00etara, Euskal Herriko Unibertsitateak Unibertsitate Orientaziorako Azoka EHUazoka egingo du Gipuzkoako Campusean, Donostian. EHUazoka, Euskal Herriko Unibertsitateko Unibertsitate Orientaziorako Azoka, aukera paregabea da etorkizuneko ikasleek Euskal Herriko Unibertsitateak 2024-2025 ikasturtean eskainiko dituen graduko ikasketak eta unibertsitatean sartzeko prozedura gertutik ezagutzeko. Eva Ferreira errektoreak bisitatuko du azoka larunbatean.

EHUazokan fakultate eta eskoletako irakasleek informazio saioak emango dituzte taldeentzat eta banan banako arreta ere eskainiko da. Horrela, unibertsitate aurreko ikasleek gure unibertsitatea eta graduko ikasketen eskaintza hobeto ezagutu ahal izango dute, eta etorkizunean unibertsitatean egin ahalko dituzten ikasketei buruz dituzten zalantza guztiak argitzeko aukera izango dute. Standetarako sarbidea librea izango da, baina derrigorrezkoa da izena ematea informazio-saioetara joateko.

Gipuzkoaren ostean, EHUazoka otsailaren 3an Arabako Campusean eta otsailaren 10n Bizkaiko Campusean izango da.