euskaraespañol

Eguneko irudia

UPV/EHUk aurkeztu du bere tomografo konputarizatua, bakarra Estatuan bere bereizmen handiagatik

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2024/05/20, 10:00

Kokapena

Martina Casiano Plataforma Teknologikoa - Zientzia Parkea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateak bere tomografo konputarizatua aurkeztuko du astelehenean, maiatzak 20, 10:00etan, Martina Casiano eraikinean. Ekipo berritzaile horri esker, hainbat ikuspegitatik lortutako objektu baten erradiografia ugari egin daitezke. Erradiografia horiek, behin mihiztatuta, objektuaren hiru dimentsioko irudi bat ematen dute.

Horrez gain, tomografo horren beste ezaugarri nagusietako bat da mikra erdiko handitzeak lortu ahal duela, eta horrek Estatu osoan tresna bakarra bihurtzen du. Era berean, gailuak objektu baten barruko X izpien bidez irudiak lortzeko aukera ematen du. Beraz, teknika ez-inbaditzaile bat da, aukera ematen duena grafikoki behatu eta sekzionatzeko objektu baten barnealdea hura zatitu behar izan gabe.

Tomografo horren aplikazioak askotarikoak dira; besteak beste, biomedikuntzako ikerketetan, teknologia espazialeko aplikazioetan edo arkeologikoetan jauzi kualitatiboa egiten lagun dezake. Hori dela eta, eskaera handiko zerbitzua da, bai unibertsitate publikoko ikerketa-taldeek, bai kanpoko eragileek, publiko zein pribatuek, Ikerketa Zerbitzu Orokorrek (SGIker) zerbitzua ematen baitiete.

Aurkezpenean izango dira:

  • Eva Ferreira, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea.
  • Inmaculada Aróstegui, UPV/EHUko Ikerketaren arloko errektoreordea.
  • Itziar Alkorta, UPV/EHUko Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorreta (SGIker) zuzendaria.
  • Leire Sanfelices, SGIKERreko teknikaria eta ekipo horren erabileraren arduraduna.
  • Aitor Larrañaga, SGIKERreko teknikaria eta ekipo horren erabileraren arduraduna.