UPV/EHU finalista izan da Kudeaketako Bikaintasun Klubaren Kudeaketako Jardunbide Egokien VI. Sarietan
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2023/11/27
Kudeaketako Bikaintasun Klubak Euskal Herriko Unibertsitatearen lana aitortu du Kudeaketako Jardunbide Egokien VI. Sariak banatu dituenean. Euskal unibertsitate publikoa 10 erakunde finalistetako bat izan da, eta bere lana aurtengo edizioan aurkeztu diren 52 hautagaien artean hautatu zen. Jardunbide egoki guztien ebaluazio sakona egin du kudeaketan adituak diren ebaluatzaileek osatutako Batzorde Teknikoak.
UPV/EHUk ‘Unibertsitate-zentroak kudeatzeko sistemen barne-ebaluazioak’ praktikaren bidez aurkeztu zuen bere burua. Programa horren bidez, azken bi urteetan, 6 unibertsitate-zentrok egin dute barne-ebaluazioa, eta horietatik 5ek lortu dute Kalitatea Bermatzeko Barne Sistema (KBBS) ezarri izanaren ziurtagiria, eta akreditazio instituzionalaren izapidetzea amaitu dute edo amaitzear daude.
Gaur egun, UPV/EHUko zentroak beren KBBSak sendotzeko prozesuan daude, Ministerioak eta Kalitate Agentziek ezarritako eskakizunak betetzearekin bat etorriz.