Fernando Plazaolak, Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekano gisa, eta Jose Antonio Lozanok, Basque Center for Applied Mathematics-eko zuzendari zientifiko gisa, lankidetza-hitzarmena sinatu dute UPV/EHU-BCAM Ikasgela Teknologikoa sortzeko. Lankidetza horrek Gradu Amaierako Lanen, Master Amaierako Lanen, praktika eta beken eta master eta doktorego programa bateratuen zuzendaritza sustatuko du, baita ikasleentzako ikastaro eta jarduerak ere.
UPV/EHU-BCAM Ikasgela sortu da
Ikasgela Teknologiko berria unibertsitatearen eta Basque Center for Applied Mathematics-en arteko lankidetza-hitzarmen baten emaitza da
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2023/09/28
Bestalde, Ikasgelak, besteak beste, I+G proiektuetan batera parte hartzea bultzatuko du, UPV/EHUren eta Basque Center for Applied Mathematics-en arteko interes komuneko gaien esparru ireki batean. Gainera, ikasgelako jardueretan parte hartzen duten ikasleek BCAMen karrera profesionala egin dezaten lagunduko du, eta argitalpen zientifiko-teknologikoak egingo ditu elkarrekin, lankidetzako ikerketa-jardueraren emaitzak zabaltzeko.
Unibertsitatea-Enpresa-Gizartea
Unibertsitatea-Enpresa-Gizartea Ikasgelak UPV/EHUren eta Ikasgelen erakunde finantzatzaileen arteko lankidetzarako guneak dira. Ikasgelen helburua UPV/EHUren eta erakunde laguntzaileen artean ikaskuntza eta ikerketa bateratua sustatzea da, bikaintasuneko profesionalen prestakuntza eta ezagutzak enpresetara, ikerketa-zentroetara eta, oro har, gizartera transferitzea sustatuz. Hiru ikasgela mota daude: enpresa-ikasgelak, enpresekin lankidetzan aritzeko; teknologia- ikasgelak, BCAM bezalako ikerketa-zentroekin; eta gizarte- ikasgelak, gizarte-erakundeekin lankidetzan, hala nola GGKEekin, fundazioekin, kultura-erakundeekin eta abarrekin.