euskaraespañol

Uppsala Unibertsitateko ordezkaritza gurean

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2023/12/11

Irudia

NON: Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza (Julianategi). NOIZ: 2023ko abenduak 4. NORK: Jorge Navarro, Komunikazio Bulegoa, UPV/EHU.

 

UPV/EHUn, abenduaren 4an eta 5ean, Uppsala Unibertsitateko ordezkaritza bat egon zen gure artean. Suediako unibertsitate hori ENLIGHT aliantzako bazkidea da. Bidaiaren helburua zen UPV/EHUrekin lankidetza areagotzea erakunde, irakaskuntza eta ikerketaren arloetan. 
 

Ordezkaritzan baziren Filologia, Hezkuntza, Biologia edo Arkitektura arloetako akademikoak. Uppsalako Unibertsitatea nabarmentzen da diziplinarteko titulazio kopuru handiagatik bere irakaskuntza-ibilbideetan modularitate handia eskaintzen duelako eta bere ikerketa-emaitzen kalitateagatik. Bi eguneko jardunaldi trinkoa hasi zen UPV/EHUko ENLIGHTeko zuzendaritzaren (Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreorde Fernando Tapia eta ENLIGHTeko zuzendari Marta Barandiaran) ongietorriarekin.

 

Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Udazken (berezi) honetan zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus