euskaraespañol

Unidibertsitate eguna

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2024/06/10, 11:00

Kokapena

Auditorioa - Gizarte eta Komunikazio Zientzia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Astelehenean, ekainak 10, 11:00etan, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditorioan, Leioan, Euskal Herriko Unibertsitateak ‘UniDibertsitate Eguna’ ospatuko du. Egun horretan, unibertsitate-komunitateak sexu eta genero aniztasunaren defentsarekin duen konpromisoa modu berezian erakusten du.

Ekitaldian Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasle Tania Arriaga Azcárate, omenduko da. Era berean, Empar Pineda Saria, UniDibertsitatea Film Laburren Lehiaketako Saria eta film labur irabazleen proiekzioa izango dira ikusgai.

Egitaraua:

  • Elena Leiñena Mendizabal, UPV/EHUko Berdintasunerako zuzendariaren eskutik izango da irekiera
  • Tania Arriaga Azcárate, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasleari omenaldia
  • LGTBI+ sarien banaketa:
    • Empar Pineda saria
    • UniDibertsitatea film laburren lehiaketako saria
    • Film labur irabazleen proiekzioa 
  • Itxiera Aitor Zurimendi Isla, UPV/EHUko idazkari nagusi jaunaren eskutik
  • Ekitaldi kulturala: Bakarrizketa – Irantzu Varela

Ekitaldia streaming bidez eskainiko da.