euskaraespañol

UPV/EHUk ‘UniDibertsitate Eguna’ ospatuko du

Noiz eta non

2022/06/10, 11:00

Kokapena

Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Avenida de Tolosa 70. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostiralean, ekainak 10, 11:00etan, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko II. eraikineko ekitaldi-aretoan (Oñati plaza, 3. Donostia), Euskal Herriko Unibertsitateak ‘UniDibertsitate Eguna’ ospatuko du. Egun horretan, unibertsitate-komunitateak sexu eta genero aniztasunaren defentsarekin duen konpromisoa modu berezian erakusten du.

Ekitaldian Julen Zabala Alonso, Gipuzkoako Campuseko liburuzaina eta UPV/EHUko Berdintasunerako Batzordeko kidea omenduko da. Era berean, UPV/EHUren Gradu Amaierako eta Master Amaierako lanetan LGTB ikuspegia sartzeko Empar Pineda Sarien II. edizioko sariak banatuko dira.

EGITARAUA

-Irekiera instituzionala UPV/EHUko Idazkari Nagusiaren, Aitor Zurimendi Isla, partehartzearekin.

-Gipuzkoako Campuseko AZP eta UPV/EHUko Berdintasun Batzordeko kide den Julen Zabala Alonsori omenaldia.

-LGTB sarien banaketa:

- Empar Pineda saria.
- UniDibertsitatea film laburren lehiaketako saria.

-Film labur irabazlearen proiekzioa.

*UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzak horrela erabakita, parte hartu duten gainerako film laburrak ekitaldiko programazioan denbora izanez gero proiektatuko dira.


Honen harira