euskaraespañol

Eguneko irudia

Unibertsitateen G-9 Taldeak online prestakuntza plan bateratu bat sortzea erabaki du 2024-2025 ikasturtetik aurrera

Lehenengo argitaratze data: 2023/10/10

Unibertsitateen 9 Taldeko (G-9) Akademia Antolakuntzako Batzordearen talde argazkia. | Argazkia: Universidad de Cantabria.

Unibertsitateen 9 Taldeko (G-9) Akademia Antolakuntzako Batzordeak Santanderren erabaki du 2024-2025 ikasturtean doako online ikastaroen katalogo bateratua abian jartzea, graduko ikasleei zuzenduta. Ikastaroek Garapen Jasangarriko Helburuekin (GJH) lotutako gaiak jorratuko dituzte, eta 6 ECTS krediturekin aitortu ahal izango dira, gehien dela.

Kantabriako Unibertsitateko Paraninfoa izan da batzordearen bilera honen egoitza. Eva Ferreira Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak egin die ongietorria bertaratuei, Ángel Pazos Carro errektore anfitrioiarekin batera. Bederatzi unibertsitate bazkideetatik etorritako 18 lagunek hartu dute parte bileran, bai eta Murtziako Unibertsitatetik ere, berori lankidea baita.

Ikaskuntza Zerbitzurako sarea (ApS), Unibertsitateen G-9 Taldearena

Era berean, erabaki da Ikaskuntza Zerbitzurako sarea (ApS) G-9 abian jartzea, esperientzia pedagogia, komunitateak ingurunean identifikatutako benetako beharretan oinarritutakoa. Metodologia horretan, unibertsitateko ikasleek titulazioko gaitasunetan jasotako edukiak ikasten dituztelarik, aldi berean zerbitzu bat eskaintzen diote komunitateari. "Eredu honetan, ikasleak egiazko aldaketa eragiletzat hartzen dira eta, hortaz,  ikaskuntza-prozesuak onura soziala dakar berariaz" adierazi du Eva Ferreira errektoreak.

Elkarretaratzean ere aztertu da unibertsitate bazkideetan titulu ofizialek irailaren 28ko 822 Errege Dekretura egokitzeko duten egoera, unibertsitate irakaskuntzen antolamendua eta kalitatea bermatzeko prozedura ezartzen baititu. Azkenik, Irakaskuntza Berrikuntzako Unibertsitate arteko I. G-9 Jardunaldiaren proposamena jaso da.

G9 unibertsitate taldea

G9 unibertsitate taldea elkarte bat da, 1997an sortua, zein bere autonomia erkidegoan unibertsitate publiko bakarra diren unibertsitateek osatua: Kantabriako Unibertsitatea, Gaztela-Mantxako Unibertsitatea, Extremadurako Unibertsitatea, Balear Uharteetako Unibertsitatea, Errioxako Unibertsitatea, Oviedoko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Zaragozako Unibertsitatea, bai eta Murtziako Unibertsitatea eta Burgosko Unibertsitatea ere, unibertsitate lankide gisa.