Mezu bat botilan
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2023/05/22
NON: Bakio. NOIZ: 2023ko maiatzaren 20a. NORK: Testua: Ibon Cancio. Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Saila. Plentziako Itsas Estazioa. Argazkia: Marijo Vielva. EHUalumni
Europako Itsasoaren eguna den honetan (maiatzak 20) itsasoaren osasunean behar dugu arreta jarri. Plastikoak nonahi daudelarik eta kezka iturri direlarik, badaude zenbait izaki onura atera diezaieketenak. Hona hemen, naufrago izateko jaiotako krustazeo bat, Lepas anatifera sasilanperna. Flotatzen duen edozein gauzari atxikitzeko gaitasuna du. Etengabean bidaiatzen du itsasoan zehar korronteen menpe, halako batean kostalderen galdu batean, kasu honetan Bakioko hondartzan lehorreratzen den arte. Kontsideratu beharko gure Lepas Robinson Crusoe industrializatu gisa??
Eguneko irudi guztiak Photocampus atalean ikus ditzakezu.
Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus