euskaraespañol

Eguneko irudia

Umeentzako Ikuskizun zientifikoa: Geometría e ilusión

Noiz eta non

2019/10/26, 18:00 - 00:00

Zikloa

"Ilusioa eta Zientzia UPV/EHUn"

Deskribapena

Larunbata, urriaren 26an, 18:00etan

Igandea, urriaren 27an, 11:30etan

Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

Abandoibarra 3, Bilbao

 

"Ilusioa eta Zientzia UPV/EHUn" ekitaldiaren barruan  “Geometría e ilusión” zientzia ikuskizuna Mago Moebiusek eskainiko du,  6 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendua batez ere.

Bazenekien xaboi burbuilek forma txundigarriak har ditzaketela? Mago Moebiusek, bere pertsonaia Chef Pompéeren bitartez, xaboi burbuilez egindako forma geometrikoen eta ilusioen sorta aberatsa eskainiko digu.  Errealitate birtualaz ere baliatuko da figura horietako batzuk sortu, erraldoi bihurtu eta haien baitan hegan egiteko. Ikustekoa izango da!

Sarrera librea eta doakoa gela bete arte.