Turtziozeko Pandoko kaltzita meategira irteera
- Ekitaldia
Noiz eta non
2019/05/17, 09:00 - 00:00
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Zientzia eta Teknologia Fakultateak Turtziozeko Pandoko kaltzita meategira irteera antolatu du. Edozein pertsonak parte hartu ahal izango du, eta (posible balitz) landa-bideetatik ibiltzeko bakoitzak bere kaskoa, linterna, eta zapata eta jantzi egokiak eraman beharko ditu. Txangoa doan da.
“Valnera amildegiak ezkutatuta bada arroka eta mineral industrialen ustiategi bat. Pandoko lurrazpiko meategia da berau eta MICRONATUR S.A. enpresa hornitzen du.Egingo dugun txangoan Pandoko meategiaren instalazioak eta bertatik ateratzen den minaren kalitate apartekoa ezagutzeko aukera izango dugu. Mineralaren purutasun kimikoari, zuritasunari eta urragarritasun baxuari esker lehengai natural hau lehiakorra da prezipitazio kimiko industrialaren bidez lortzen diren mineralen merkatuaren barruan. Harrituta geldituko gara mineralak dituen orotariko aplikazioak ikusirik, izan ere esfoliazioaren bidez forma perfektuak lor daitezke”, azaldu dute antolatzaileek.
“Bisitan zehar proiektuak ingurumenarekin dituen konpromisoez jabetuko gara, enpresaren ahaleginengatik eta Amañoneko Parke Naturalak ezarritako baldintzengatik”.