euskaraespañol

TREC espedizio zientifikoa Bilbon da

Urriaren 17ra arte zabalkunde programa zabala egongo da, eta horren barne Tara belauntzia bisitatu ahal izango da

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2023/10/11

Joan den irailaren 13tik gure kostaldean lanean izan da TREC (TRaversing European Coastlines), bi urtez Europako kostaldea zeharkatuko duen puntako espedizio zientifikoa, bertako biodibertsitateari eta ekosistemei buruzko informazioa bilduz. Izan ere, Bilbo da TRECek penintsulan egingo duen lehen eskala. Europako Biologia Molekularreko Laborategiak (EMBL) zuzentzen du espedizioa, Tara Océan Fundazioarekin eta Itsas Biologiako Baliabideen Europako Zentroarekin (EMBRC) batera, eta hemen Plentziako Itsas Estazioaren (PiE-UPV/EHU) laguntza dute. 

Biologia Molekularreko Laborategi Europarraren laborategi mugikor aurreratuari, hiru astez Plentziako Itsas Estazioaren aurrean instalatu eta kostaldeko itsas biodibertsitea ikertzen ibili denari, lurreko laginketa ekipo mugikorra eta Frantziako Tara ikerketa-goleta gehitu zaizkio. Lehenengoak lurretik itsasorako trantsizioan laginak hartu eta aztertzen ibili den bitartean, Tara belaontziak itsasoan egin du. 

Gaur arratsaldean ongietorri ofiziala egin zaio Bilbon. Ekitaldian izan dira: Jon Ruigómez, Itsasmuseum-eko zuzendaria; Edith Heard, EMBLko zuzendari nagusia;Romain Troublé, TARA Europe Fundazioko zuzendari exekutiboa; Nicolas Pade, EMBRC – ERIC-eko zuzendari exekutiboa; Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorea; Marianne Carré, Frantziako kontsulak Bilbon; eta Raquel Yotti, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko idazkari nagusia. 

Bihartik, urriak 12, hilaren 17ra arte, TRECek antolatutako herritar guztientzako jarduerak egongo dira, non publikoak biologia molekularrak gizakien eta planeten osasunaren erronkei aurre egiteko duen ahalmena eta gure ozeanoen garrantzia deskubritu ahal izango dituen. Programan tailer ugari izango dira, Itsasmuseumeko kaina porturatutako Tara belaontzira bisitak eta, Tara joan aurreko egunean, hilaren 17an, hitzaldi bat Bizkaia Aretoan hilaren 17an espedizio baten nondik norakoei buruz.  

TRECi buruzko informazio gehiago:

https://www.ehu.eus/eu/-/gizakiak-europako-kostaldeko-eskualdeetan-duen-inpaktua-aztertzeko-espedizioa

Aktibitate programari buruz: 

Tara bisitatzeko izena emateko: https://my.weezevent.com/tara-in-bilbao  

Espedizio zientifiko baten agertokiaren atzean konferentzian izena emateko: https://my.weezevent.com/conferencia-entre-bastidores-de-una-expedicion-cientifica 

TRECek publikoari irekitako jarduerei buruzko informazio guztia:  https://www.ehu.eus/PIE/trec-expedition/