Zerbitzu editoriala bideoaren transkripzioa
1
00:00:02,240 --> 00:00:05,240
Hitz bat sortzen da, aurretik ideiaren bat egon delako.
2
00:00:05,400 --> 00:00:12,320
Eta, ideiak kateatuz, letraz letra hitz-multzo bat sortzen da, esaldi bat, paragrafo bat,...
3
00:00:12,480 --> 00:00:20,000
Liburu oso bat sortzen da; milaka liburu ezberdin. Bakoitza estilo eta formatu ezberdinekoa, denak bakarrak.
4
00:00:20,160 --> 00:00:29,000
Horietako bakoitza irakurle batentzat berariaz egina izan da; milaka ideia, milaka liburu, beste horrenbeste irakurlerentzat.
5
00:00:34,800 --> 00:00:41,400
Argitalpen bat idazteko ideia sortzen denetik argitaratzen deneraino egin behar izaten zaizkion ukituak zenbaezinak dira.
6
00:00:41,560 --> 00:00:48,400
Aldagai batzuk ezagututa, eta beste batzuk ezagutu gabe hasten den prozesuak egileak ditu iturburuan edo sorreran,
7
00:00:48,520 --> 00:00:52,520
eta Argitalpen Zerbitzuak egingo duen lana amaierako muturrean.
8
00:00:56,160 --> 00:00:59,800
Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHUko) Argitalpen Zerbitzuaren eginkizuna da
9
00:00:59,960 --> 00:01:04,280
gure unibertsitateko ezagutza-arlo guztietan materialak argitaratzea;
10
00:01:04,440 --> 00:01:12,520
horrela, ezagutza zabaltzen dugu; horrela, unibertsitate-eremua osatzen dugun guztion eskura jartzen dugu ezagutza
11
00:01:12,680 --> 00:01:19,360
argitalpen formatuan. Irakaskuntza eta ikerketa argitalpenen bidez elikatzea da gure helburua.
12
00:01:21,000 --> 00:01:26,360
Ezagutza arlo guztiak bost jakintza-arlo handitan antolatuta ditu Argitalpen Zerbitzuak:
13
00:01:26,520 --> 00:01:33,360
Zientzia Esperimentalak, Osasun Zientziak, Artea eta Giza Zientziak, Gizarte eta Lege Zientziak,
14
00:01:33,520 --> 00:01:35,560
eta Ingeniaritza eta Arkitektura.
15
00:01:35,720 --> 00:01:42,040
Aipatutako bost jakintza-arlo horien arabera antolatuta dago gure Argitalpen Kontseilua ere,
16
00:01:42,200 --> 00:01:48,720
eta kontseilukideak dira dagokion ezagutza-arloan argitalpen bidezko kudeaketa zaintzen duten pertsonak.
17
00:01:54,720 --> 00:02:01,600
Gure Argitalpen Zerbitzuak 1982an hasi zuen bere ibilbidea, eta ordutik hona eraldatuz joan da.
18
00:02:01,760 --> 00:02:06,360
Orduan, zenbait pertsona izan ziren proiektua abiarazi zutenak,
19
00:02:06,520 --> 00:02:11,200
eta hainbat izan dira gurpil honek martxan jarrai dezan bulkada eragin diotenak.
20
00:02:13,040 --> 00:02:21,160
Ibilbide horren emaitza dira gaur egundaino gure erregistroetan ageri diren 4.686 argitalpenak (liburuak eta aldizkariak kontuan hartuz).
21
00:02:21,320 --> 00:02:26,080
Horien artean, 30 serie eta bilduma, eta hogei aldizkari ditugu martxan.
22
00:02:26,240 --> 00:02:30,240
[…] Horretaz gain, urteroko egutegiak, taula periodikoak,
23
00:02:30,400 --> 00:02:36,440
edo munduko hainbat bazterretan egindako kongresuetan zintzilikatzen diren posterrak ere gurean inprimatzen ditugu.
24
00:02:41,760 --> 00:02:43,720
Punta-puntako lanak argitaratu ditugu.
25
00:02:43,880 --> 00:02:50,880
Horren adierazgarri dira gure lanek jaso dituzten sariak. Guztira hamalau lan izan dira sarituak.
26
00:02:53,640 --> 00:02:57,520
Aipatutako sariez gain, gure hainbat aldizkarik, seriek eta bildumak
27
00:02:57,680 --> 00:03:00,240
FECYTek (Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología) ANECAren eta UNEren laguntzarekin
28
00:03:00,400 --> 00:03:05,160
antolatzen duen Akademiako Edizioaren Kalitate Zigiluak (CEA-APQ) jaso dituzte.
29
00:03:05,320 --> 00:03:08,680
[…]
Bereziki, euskaraz eta gaztelaniaz argitaratzen ditugu lanak.
30
00:03:08,960 --> 00:03:16,440
Baina ingelesez ere argitaratu ditugu liburuak; eta frantsesez, italieraz, latinez, portugesez eta alemanez ere bai.
31
00:03:16,800 --> 00:03:20,480
Baita grekozko edo errusierazko testuak dituzten liburuak ere.
32
00:03:28,840 --> 00:03:36,640
Arima pizten duten liburuak, ideiak argitzen dituztenak, ikasteko grina sortzen dutenak, harrapatzen gaituztenak,
33
00:03:36,800 --> 00:03:44,640
ezagutzara hurbiltzen gaituztenak, irudimena berpizten dutenak, … bihotzera iristen diren liburuak, …
34
00:03:44,800 --> 00:03:54,200
Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuak posible egiten du hori guztia: atea jotzen duten ideia guztiei forma ematen die.