Unibertsitate arteko Nazioarteko Euskal Pilota Txapelketa (Zabalki)
Noiz eta non
2024/03/14, 10:00
Kokapena
Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Ostegunean, martxoak 14, Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campuseko Errektoreordetzak antolaturiko Unibertsitate arteko Nazioarteko Euskal Pilota Txapelketa (Zabalki) ospatuko da. Zabalki Frantziako Hegoaldeko Unibertsitateen (Akitania) eta Estatuko Unibertsitateen arteko mugaz gaindiko txapelketa da. Bertan, ehun kirolarik hartuko dute parte, estatuko zein nazioarteko 11 unibertsitateren ordezkari gisa.
Txapelketa Beti-Jai udal pilotalekuetan eta estadioko trinketean egingo da, Gasteizen. Goizean zehar (10:00etatik 15:30era) lehen fasea jokatuko da, arratsaldean (16:00), finalak jokatuko dira. Emakumezkoen eta gizonezkoen modalitateak honako hauek izango dira: eskua, paleta (goma, larrua eta argentinarra), frontenisa eta zesta-punta.