euskaraespañol

Eguneko irudia

Teresa del Valle, UPV/EHUko antropologoa, Eusko Ikaskuntza Saria 2018

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/05/11

Teresa del Valle, Eusko Ikaskuntza Saria 2018 eta UPV/EHUko antropologoa. (Argazkia. Jakiunde)

Teresa del Vallek, UPV/EHUko antropologoak, Eusko Ikaskuntza Saria 2018 lortu du Epaimahaikideek azpimarratu dute Antropologia feministaren sustatzaile garrantzitsuenetako bat dela Espainiako estatuan. “Bere obra globalak modu eraginkorrean lagundu du Euskal Herriko genero-ikuspegiaren garapen kulturalean”, nabaritu dute bere ebazpenean.

Antropologoak jarduera dibulgatzaile garrantzitsua garatu du, eta irakaskuntzaren eta ikerkuntzaren esparruko ibilbide luzea egin du. Berrogei urte baino gehiago daramatza irakaskuntzan, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) nahiz Espainiako edo atzerriko beste unibertsitate batzuetan.

Teresa del Valleren ikerketa lerro nagusiak honako hauek izan dira: kritika feminista gizarte-antropologian; hiri-antropologia; antropologia politikoa; memoriaren etnografia; eta metodologia kualitatiboak. Egindako lana, “bere ibilbide pertsonala eta profesionala gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren esparruan oinarrituta dago, baita erronka hori euskal kulturan eta gizartean ikusgarri egin eta nazioartera zabaltzean ere”, betiere ikuspegi antropologikoa abiapuntua izanik.

Eusko Ikaskuntzaren jarduera eremuko sei unibertsitateetako errektoreen ordezkariek, Eusko Ikaskuntzako lehendakariak eta LABORAL Kutxako Lurralde zuzendariak osatu dute epaimahaia.

Curriculuma