Jardunaldia: ‘Suizidioa prebenitzea: ikuspegi soziokomunitario baten beharra’
Noiz eta non
2022/09/09, 09:30
Kokapena
Portugalete (Bizkaia)
Deskribapena
Urtero, irailaren 10ean Suizidioa Prebenitzeko Nazioarteko Eguna ospatzen da, Suizidioa Prebenitzeko Nazioarteko Elkarteak (IASP) sustatua, Osasunaren Mundu Erakundearekin batera.
Efemeride hori ospatzeko AIDATU Euskal Suizidiologia Elkarteak, irailaren 9an, ostirala, 9:30etan, Portugaleteko Santa Klara Kultur aretoan, ‘Suizidioa prebenitzea: ikuspegi soziokomunitario baten beharra’ lemapean, jardunaldia antolatu du. Aurten, suizidioaren prebentzioan, interbentzioan eta posbentzioan ikuspegi sozial eta komunitarioaren beharrean arreta jartzen dugu, osasun mental indibidualaren osagarri gisa bezala.
Ekitaldia irekia eta doakoa da, hala ere, aldez aurretik AIDATUko webgunean izena ematea beharrezkoa izango da: www.aidatu.org
EGITARAUA
9:30 – 10:15 Aurkezpena eta ongietorria. Jose Antonio de la Rica, Eusko Jaurlaritza; Teresa Laespada, Bizkaiko Foru Aldundia; Mª Jose Blanco, Portugaleteko Udala; Cristina Blanco. AIDATU.
10:15 – 11:00 Determinatzaile sozialak eta jokabide suicida. Hizlaria: Jon Garcia Ormaza. Psikiatra, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea-Osakidetza. Aurkezlea: Marijose Pérez, Aidatu.
11:00 – 11:30 Suizidioaren prebentzioa Euskadin; egindako bidea. Hizlariak: Jose Antonio de la Rica. Arreta Soziosanitarioko Zuzendaria, Eusko Jaurlaritza. Aurkezlea: Beatriz Plaza. Aidatu.
11:30 – 12:00 Atsedenaldia
12:00 – 13:45 Mahai-Borobila. Prebentzio-beharrak eremu sozio-komunitarioan. Marian Larrínaga, Gizarte-lana, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea; José Miguel Colino, ASAFES; Lucía Uriarte Ibarrola, Gizarte Zerbitzuak eta Berdintasuna, Portugaleteko Udala; Marta Poves, COP Bizkaia. Moderatzailea: Iker Peregrina, Aidatu.
14:00 – 14:15 Agurra. Cristina Blanco