UPV/EHUko Sperm Select proiektuak lortu du Toribio Echevarria-Ekintzailetza Berritzailearen Euskadi Saria, Enpresa ideiak/proiektuak kategorian. Proiektu hori Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Fisiologia Saileko irakasle eta ikertzaileak, Nerea Subiránek, zuzentzen du.
Sperm Select, Toribio Echevarria Sarietan ideiarik onena ekintzailetza-berritzailean
Espermatozoideen hautaketa hobetzen duen estrategia berri bat garatu du UPV/EHUko ikerketa talde batek egindako proiektuak
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2018/08/20
(Beste leiho bat zabalduko du)SpermSelect hautaketa espermatikorako metodo berri bat da laguntza bidezko ugalketan arrakasta-tasak hobetu ahal izateko. Balio-proposamena molekulen biomarkadore batean oinarritzen den giza espermatozoideak aukeratzeko kit bat da; hartara, prozedura azkar, merke eta sinple bat eskaintzen da, ugalkortasunerako edozein klinikatan ezar daitekeena.
Toribio Echevarria Sariak, Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak sustatuak, Euskadin ekintzailetza-ekimenak aitortzeko sortu ziren, eta beren sustatzaileei jardueraren hasieran babesa emateko; sariak Euskadiko ideia eta proiektu ekintzaileen sariketa nabarmenena bilakatu dira. Aurten, 27 hautagai izan dira: 17 “Ideia eta proiektuen” kategorian, eta 10 “Enpresa berriaren” kategorian. Proiektu guztiek beren jarduera industriaren/jasangarritasunaren, fabrikazio aurreratuaren, bio/osasunaren eta IKTen sektoreetan garatzen dute.
Lotura duten berriak
UPV/EHUko talde batek espermatozoideen hautaketa hobetzen duen estrategia berri bat garatu du