-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
UPV/EHU mundu mailako abangoardian kokatu da komunikazio kritikoei dagokienez
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
-
USE ezohiko deialdian matrikulatu zirenen % 89,17k gainditu du
-
‘FOS Detection’ proiektuak lehen saria lortu du ‘Think Big 2024’ sarietan
Nazioarteko X. Sinposioa: "20 urteko aurrerapenak ahoko minbizian"
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2024/07/03 Noiz arte: 2024/07/05
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Datorren uztailaren 3tik 5era, “Minbiziaren Aurrerapenei buruzko Nazioarteko X. Sinposioa” egingo da Bizkaia Aretoan, Euskal Herriko Unibertsitateko Estomatologia sailak antolatuta. Ahoko minbizia oso patologia larritzat hartzen da, eta biziraupen-tasa txikia du, normalean oso fase aurreratuan detektatzen baita; diagnostiko goiztiarra funtsezkoa da prebalentzia murrizteko. Tradizionalki, minbizi mota horrek intzidentzia handiagoa izan du gizonengan emakumeengan baino, baina azken urteetan joera hori aldatzen ari da, eta gero eta emakume gehiagok pairatzen dute gaixotasun hori. Tabakoaren eta alkoholaren kontsumoarekin lotutako ohiturek patologia hori iragartzen dute.
Bilbon bilduko diren nazioko eta nazioarteko espezialistek ahoko minbiziaren hainbat alderdi jorratuko dituzte, bai hitzaldi eta saio klinikoetan, bai horretarako antolatutako tailerretan.
Informazio gehiago:
https://simposiocanceroral.com/
Programa:
https://semo.es/wp-content/uploads/2023/12/poster-x-siaco-2024-vertical-2023-12-18.pdf