-
Denboran zehar bidaia bat; Araiako gaztelura itzultzea
-
UPV/EHU mundu mailako abangoardian kokatu da komunikazio kritikoei dagokienez
-
Itziar Laka, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2024 Saria, ikerketa linguistikoagatik
-
‘FOS Detection’ proiektuak lehen saria lortu du ‘Think Big 2024’ sarietan
-
UPV/EHUren Berdintasunerako Plan berria onartu da
Mintegia. ‘Bases anatómicas de las arritmias cardíacas’
- Ekitaldia
Noiz eta non
2018/03/22, 15:30 - 00:00
Kokapena
Gradu-aretoa - Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Ostegunean, martxoak 22, 15:30
2018 Mintegiak, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen 50 urte, bihotzaren anatomiaz aparteko edizioa egingo dute, izenburu honen pean: ‘Bases anatómicas de las arritmias cardíacas’.
Mintegiaren hitzaldia hau emango du:
Damián Sánchez Quintana, Extremadurako Unibertsitateko Giza Anatomia Saileko katedraduna
Sánchez medikuak azalduko du bihotzeko osagai jakin batzuen ezaugarri anatomikoak argitu dituzten ikerketa berriek interesgarriak dira takikardien oinarriak ulertzeko. Horrez gainera, hizpide izango ditu aurikulen eta birika zainen inguruneko egitura garrantzitsuen lotura anatomikoak; esate baterako, esofagokoak eta nerbio frenikoetakoak.
Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko 2018 Mintegiak programak komunitate unibertsitateari eta biosanitario arloko profesionalei dago zuzendurik, eta medikuntza-, erizaintza- eta fisioterapia- zientzia gizarteratzeko helburua du. Programa sei mintegiz dago osatuta: BIOMED (ikerketa biomedikoa), Klinimed (ikerketa klinikoa), F. Nightingale (Erizaintzari buruzko ikerketa), Kinesia (Fisioterapiari buruzko ikerketa) Kulturmed (humanismoa eta kultura) y Edumed (mediku-hezkuntza).
Hitzaldietan parte hartzen duten ikasleek hautazko kredituak balioztatu ahal izango dituzte, eta profesionalek, etengabeko formakuntzarako kredituak lortu ahal izango dituzte (CFC, eskatzen baldin badira).